XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Batek hozka hemendik, besteak handik, hirurok muturra hurreratu eta elkarri hozka egiten ez diogun bitartean poliki.
Zahatoa ere harrapazka. Bata besteari zintzurreko tantanak miazkatuz.
Hurrena berriz txoixoaren atzetik hirurok.
Aho hondo guzia ezpainez gain gorri koloreaz ipini eta zaka zaka harrapatzen dugun guztia barrura.
Txoixoarenak egin duenean, gazta azalei heldu diegu, sekulan jan ez bagenu bezala.
Zahatoan gelditzen diren azken tantak urdaileratu ditugu eta termo barnean datorren kafesneari ekin diogu.
Guk katiluka bat edan ondoren, emakumearen txanda ailegatu da, magalean gelditzen zaizkion ogi apurrak nahiz beste edozerrenak (gazta, urdaiazpikoa, txorixo, ardo tantak, izerdiarenak, ile bakarren batzu... mantal honetantxe bada aukera!) bota ditu katilura, ahoak ematen dion guztian zabaldu eta irentsi.
Erruduntasuna senti dezagun edo.
- Horiek ari dinate jatea. Emakume horrek etzeukan ba edaderik bere buruarekin jokatzeko. Gero tentsioa eta zikina!.